Iraileko egitarauari helduko dio Getxoko Ingurumen Aretoak zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 6a, 12:45

José Luis Landa zinegotzia Ingurumen Aretoaren kanpoaldean. © GETXOKO UDALA

Abuztuko geldialdiaren ostean, irailerako egitaraua prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, hilaren akabura bitartean, familien arteko jolasak, tailerrak eta erakusketak egongo dira, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Egitaraua:

Irailak 9, zapatua

  • 10:00-14:00 "El alma varada" aldi baterako erakusketaren inaugurazioa. Urriaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Irailak 10, domeka

  • 10:00-14:00 Familia arteko gynkana autogidatua.

Irailak 16, zapatua

  • 10:00-14:00 Eskulana: diru-zorroa erabilitako komikiakaz, 6 urtetik 15 urtera arteko neska-mutilentzat.

Irailak 17, domeka

  • 10:00-14:00 Geocaching, adin denentzat, eta familia arteko gynkana autogidatua.

Irailak 23 eta 24

  • 10:00-14:00 Altxorraren bila jolasa, adin denentzako.

Irailak 30, zapatua

  • 22:00-00:00 Saio astronomikoa: berbaldia eta behaketa astronomikoa. Aldez aurretik izena eman beharra dago (688 883 596).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun