Txapelketa goi-mailakoa denez, proba hori nazioarteko sailkapenean puntuak lortzeko baliagarria izango da. Lehiaketa Fadurako ekitaldi-aretoan jokatuko da eta aurreikusitakoaren arabera, zapatuko eta domekako jardunaldiak goizez eta arrastiz jokatuko dira. Astean zehar, partidak 17:00etan hasiko dira. Horrez gainera, Nazioarteko Ireki horren barruan, IV. José Ramón Arrupe Adiskidetasun-Txapelketa ere lehiatuko da Fadurako ekitaldi-aretoan, irailaren 16an. Bertan 15 klubek hartuko dute parte. Bi txapelketak ikusteko sarrerak doakoak izango dira.