Shipra Khanna sukaldari indiarrak Getxo bisitatu du gaur

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 7a, 16:16

Shipra Khanna Indiako ospe handiko sukaldaria "Spice trail" izeneko aztertze bidaian murgilduta dago; horri esker, Getxo bisitatu du gaur. Proiektu horren helburua da munduko askotariko sukaldaritza mota uztartzea nazioarteko errezeta liburu bat eta telebista saio bat prestatzeko.

"Basqvium. Travel, food and culture"ren eskutik, Shipra Khanna sukaldaria EAEn bisitan dago bertoko gastronomia ezagutzeko eta, horrela, Indian ohiko euskal errezetak egitea sustatzeko, euskal zaporeak Indiakoakaz uztartu eta plater berriak sortzeko asmoz.

Getxon, Shipra Khanna Bizkaia Zubiko ibiltokian egon da eta fusio gastronokimoaren topaketa batean parte hartu du, 2017ko AixeGetxo!-ko Gastronomia saria jaso zuen Alvaro Martinezek zuzentzen duen autore sukaldaritzako Sukam jatetxean, hain zuzen ere.

Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak esan duenez, "aukera paregabea da Getxon turismo gastronomikoa sustatzen jarraitzeko; izan ere, merkatu hau izango omen da 2030. urterako munduko bigarren ekonomia". "Jarduera hau", gaineratu du Uriartek, "bat dator Getxo 2020 tokiko ekonomia sustatzeko estrategia globalarekin, zeinek besteak beste turismo kulturalaren garapenaren alde egiten duen".

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun