Suhiltzaileek erreskate-simulazioa egin dute Gobelan

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 8a, 20:16

Suhiltzaile bat gaur eguerdian Valdeseko tunelean. © BIZKAIKO SUHILTZAILEAK

Bizkaiko suhiltzaileek ezohiko erreskate-simulazioa egin dute gaur eguerdian. Leku estuetako baldintzetan trebatzeko, Gobela ibaiko gainezkabidean jardun dute, ibaiaren eta Bola hondartzaren arteko tunelean. Herritarrei argi eta garbi azaldu diete praktiken emaitza: "kontua oso txarto egon arren, fidatu gugaz!".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun