GetxoExpress film laburren lehiaketarako izen-ematea zabaldu dute

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 12a, 13:26

Aurtengo edizioaren kartela.

Iazko arrakasta ikusita, GetxoExpress film laburren lehiaketa bigarrenez egitea erabaki dute antolatzaileek. Hala, jaialdia urriaren 20an hasiko da, 18:00etan, Elkartegian (Ogoño kalea 1, Areeta), parte hartzaile guztiei filmaren gaia azalduz. Une horretatik aurrera, 25 taldeek 42 ordu izango dituzte film labur bat asmatu, grabatu eta ekoizteko. Proiektuak leku berean proiektatuko dira, urriaren 22an, domekan, 11:00etatik 12:00etara. Interesatuek izena eman dezakete daborduko, jaialdiaren orrialdearen bidez; epea urriaren 13an amaituko da.

Film labur onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 800 eurokoa. Era berean, publikoak hautatutako saria emango da, 300 eurokoa. Sari banaketa ekitaldia Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan bertan egingo da, parte hartzen duten film laburren proiekzioa amaitu eta berehala. Ekitaldia azken egunean izango da, 18:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun