Bio Getxo Nekazaritza Ekologikoko XII. Azoka hartuko du zapatu honetan Algortako Telletxe plazak. Ekolur Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoko Elkarteak antolatuta, jardunaldia 10:00etatik 15:00etara izango da, eta askotariko produktu ekologikoen 20 erakustoki baino gehiago egongo dira bertan. Ohi bezala, taloa, txorizo ekologikoa, ardoa eta sagardo ekologikoa dastatzeko aukera ere egongo da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!