Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta norberaren zainketarako heziketa ere eskaintzen du programak, hau da, emakume etorkinak batzen dituzten gaiei buruz hitz egiteko tokia baita: zailtasunak, zalantzak, herrimina, poztasuna, hartzen dituen hirian xede eta amets berriak eraikitzeko moduei buruz mintzatzeko...
Saioak urritik otsailera bitartean egingo dira, zapatuetan txandaka, hots, batean bai eta bestean ez, 17:00etatik 20:00etara, Algortako Jabekuntza Eskolan (Martikoena kalea, 16. Alangoko anbulatorioaren ondoan). Saio guztietan, migrazioak dakartzan erronkak pertsonalki eta profesionalki bizi izan dituzten bideratzaileak egongo dira.
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aldez aurretik eskatuz gero. Informazio gehiagorako deitu 944 66 01 51 telefono zenbakira.