Itxas-Dive urpekaritzako klubak tutu bidezko urpekaritza-eskola emango du; Pakea Getxo bela-eskolak bela ezagutzeko klaseak emango ditu; Getxo Kayaka Piraguismo klubak ere gauza bera egingo du kayakeko eskolakaz; eta, modu berean, Northwind klubak paddle-surf klaseak eskainiko ditu. Gainera, klubetako instalazioetara bisita gidatuak izango dira euren eskaintza jakinarazteko, Olatuz Olatu (Wow) uretako kirolak sustatzeko Europako programaren barne. Ekimen guzti horietan parte hartzeko 8 urte beteta izan beharra dago.
Gainera, Arriluzen karpa bat jarriko da informazio-puntu bategaz eta gune horretan arku-tiro eskolak eta umeentzako hainbat ekintza antolatuko dira 11:00etatik 14:30era arte. Irekiak izango dira eta ez dago aldez aurretik izenik eman beharrarik.
Interesa duten denek eskola horietako edozeinetan eman dezakete izena Whatsapp bidez 688 834 571 telefonoan edo informazio gehiago eskatu honako helbide elektronikoan: getxoaktibatu@getxo.eus.