Algortako emakumearen hilotza atzo, eguenean, aurkitu zuen gizonezko batek, Liendo eta Guriezo herriaen arteko baso-pistatik paseoan zebilela, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Guardia Zibila gertaera ikertzen dabil; sumarioa sekretupean mantentzea agindu du epaileak.
Hilik aurkitutako emakumearen gertukoek jakinarazi dutenez, algortarra zen sortzez, baina aspaldi joan zen Kantabriara bizitzera.