Marcos Moralesek urrezko 7 domina lortu ditu munduko txapelketan

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 18a, 10:37

Morales, artxiboko irudian. © LIONEL PIQUARD - FFA

Marcos César Morales Raspas arraun-elkarteko arraunlari eta entrenatzaileak zazpi urrezko domina eskuratu zituen joan den astean Esloveniako Bled herrian lehiatutako Aulki Mugikorreko Beteranoen Munduko Txapelketan.

Marcos César Moralesek Argentinako Regatas de Rosario taldeagaz jardun zuen eta urrezko bina dominak lortu  zituen 8+, 4- eta 4x modalitatetan. Modu berean, beste bat jantzi zuen Skull Bikoitzeko proban. Gainera, beste bigarren postu bi lortu zituen, baina munduko txapelketa horretan urrezko dominak bakarrik banatzen dira, Skull Bikoitzean eta 8+ modalitateetan izan ezik.

Bledeko txapelketan Getxoko beste arraunlari bi lehiatu ziren, Getxo Kirolak udal-erakundeak zabaldu duenez: Javi Sánchez Getxo Arrauneko kideak bigarren leku bi egin zituen Skiff mailan; Raspaseko Iñigo Martínez de Alegría, ordea, zazpigarren sailkatu zen Skiff modalitatean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun