Getxoko Jabekuntza Eskolaren ikastaroetarako izen-ematea zabaldu dute

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 19a, 13:35

Eguenera arte, hilaren 21era arte, izena eman daiteke Getxoko Jabekuntza Eskolaren ikasturte berrirako tailerretan. Helburua da emakumeen ahalduntzea bultzatzea eta beraien parte-hartzea sustatzea politikan eta gizartean. "Emakumeek ikasteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko topalekua izateaz gain, eskola adin eta jatorri guztietako emakumeekin partekatzeko tokia ere bada", nabarmendu du Keltse Eiguren Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak.

2017-2018 ikasturtean zehar gai eta iraupen desberdinetako 20 ikastaro eta tailer eskainiko ditu Jabekuntza Eskolak (aurreko urtean baino bat gehiago), gehienak Jabekuntza Eskolan bertan (Martikoena kalea 16, Algorta) izango dira, hurrengo ildoetan banatuta: komunikazioa, emakumeen nortasuna eta subjektibotasuna, elkartasuna eta elkartrukea munduko emakumeekin, feminismoa, osasuna, kultura birdefinitzen eta autonomia suspertuz.

Ikastaroak eta tailerrak:

  • Hablar en público
  • Activa tu voz
  • Viaje sonoro
  • Liderazgo, género e inteligencia emocional
  • Aprendiendo a querernos
  • Humor, género y emociones
  • Café para madres
  • Diálogos interculturales entre mujeres
  • Refugiadas: la trata con fines de explotación sexual en el contexto de militarización y cierre de fronteras
  • Autodefensa feminista
  • Violencia simbólica: ¿por qué seguimos tolerando la desigualdad de las mujeres?
  • Cuidar cuidándonos
  • Pelvic Floor Fest (euskaraz)
  • ¿Qué sabe tu cuerpo que tú no sabes (aún)?
  • Reforzar el suelo pélvico
  • Literatura para la igualdad. Crear y recrear el empoderamiento
  • Feminismoa margotzen: ilustrazio ikastaroa (euskaraz).
  • Taller de mecánica de coches
  • Bricolaje empoderante
  • Taller de bici

Izen-ematea

Izen-ematea egiteko emakume interesatuek inprimaki bat bete beharko dute Urgull kalean dagoen Berdintasuneko Zerbitzuan (astelehenetik barikura, 8:00etatik 13:00etara), edo irailaren 20an,  eguaztenean, 16:30etik 19:00etara, Algortako Torrene kaleko HABean; eta baita www.getxo.eus udal webgunearen bitartez ere.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman dezake izena.  Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada, zozketa egingo da eta onartuen zerrendak irailaren 27an argitaratuko dira Villamonteko kultur etxean, HABetan eta udal webgunean. Behin betiko matrikula aipatutako tokietan egin beharko da hilaren 28tik urriaren 5era.

Prezioak ikastaroen iraupenaren arabera izango dira, 5 eta 20 euro artekoak. Diru-sarreren Berme Errenta jasotzen duten ikasleek, Gazte Txartela dutenek edo langabeziaren txartela dutenek bost euro ordainduko dituzte ikastaroko. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da eskatzen dutenentzat. Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian eta berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eska daiteke.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun