Ignacio Uriarte Ekonomia Sustapenerako zinegotziak adierazi duenez, "gure udalerrian kultura eta sorkuntza industrien sektorea da Ekonomia Sustapenerako arloak sustatzen dituen ildoetako bat. Ekimen horrek, bere izaera berritzaileagatik, profesionalizazioaren eta enpresen arteko elkarlanaren hobekuntza indartuko du, eta hori, sektorearen hazkundearentzat, ezinbestekoa jotzen dugu. Ezagutza partekatzeko topagunea da; profesionalen, ikasleen eta enpresen artean harremanak egiteko. Estatu mailan sektoreko izen handiko hizlariak egongo dira bertan eta horrek, zalantzarik gabe, elkartzeko gune bat eragingo du, non ideia eta proiektu berriak sortuko diren".
Egitaraua
Serifalaris topaguneak egungo panoramaren 14 diseinatzaile grafiko aipagarrienak elkartuko ditu eta erkidego autonomo guztietatik etorritako sektoreko profesionalak egotea aurreikusten da. Aurten berritasunak izango dira; alde batetik, lau hitzaldi nagusi egongo dira, eta, beste aldetik, umeentzako diseinu tailer bat egongo da.
Marina Goñi ekimenaren sustatzailetako batek azaldu duenez, "ekimen horren helburua da estatu mailako diseinu grafikoen izen aipagarrienak eta berritzaileak elkartzea. Diseinatzaileen sortze prozesuaren ezaugarriak azaldu nahi ditugu, euren metodologia edo ohikoenak diren inspirazio iturriak. Topagune horren bitartez, eguneroko trebetasunak ere hobetu nahi ditugu eta, horrela, sektorea bultzatuko dugu, diseinu grafikoaren inguruan industria bat sortuz".
Hizlari aipagarrienen artean honako hauek daude: Pati Nuñez, Espainiako Diseinu Sariaren irabazlea (2007) eta Diego Areso, El Pais egunkariko arte zuzendaria; gainera, ondoko hauek ere hartuko dute parte: Marta Cerdà, Nagore Vitallé, "Puño", Ander Soriano, Daniel Solana, Enrique Rivera, Marta C. Dehesa, Miren Lauzirika eta Carlos Magro, baita Espada eta Santa Cruz y Comuniza sormen estudioetako ordezkariak ere.
Informazio gehiago eta sarrerak erosteko www.serifalaris.com.