Askotariko jarduerak egongo dira aukeran urrian Ingurumen Aretoan

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 29a, 12:23
Ingurumen Aretoa, kanpotik. © ORTZADAR

Udagoienean bete-betean sartuta gaudela, urriko egitaraua prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, hilaren akabura bitartean, eskulanak, tailerrak eta erakusketak egongo dira, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Egitaraua:

Urriak 1, domeka

  • 10:00-14:00 Hegaztien Mundu Mailako Eguna: habiak sortzeko tailerra. 6tik 15 urtera bitartera bideratutako eskulana.

Urriak 7, zapatua

  • 10:30-13:00 Ondarearen Europako Jardunaldiak: oinezko ibilbide gidatua, gaztelaniaz, Bolueko Hezegunera. Beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.

Urriak 8, domeka

  • 10:00-14:00 Eskulana: krisketak, 6 urtetik 15 urtera arteko neska-mutilentzat.

Urriak 12, eguena

  • 10:30-13:00 Ondarearen Europako Jardunaldiak: oinezko ibilbide gidatua, euskaraz, Bolueko Hezegunera. Beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.

Urriak 14, zapatua

  • 10:00-14:00 Geocaching, adin denentzat, eta familia arteko gynkana autogidatua.o.

Urriak 15, domeka

  • 22:00-00:00 Elikadura eta dietetika tailerra. Beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.

Urriak 21 eta 22

  • 10:00-14:00 Familientzako gynkana autogidatua.

Urriak 19, domeka

  • 10:00-14:00 Argazki Rallya: Bolue udazkenean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun