Emakume batek bikotekidearen aurkako salaketa jarri zuen atzo, eguenean, Getxoko Ertzain-etxean. Biktimak poliziei azaldu zienez, tratu txarrak eta sexu-erasoa jasan zuen eguazten gauean bere etxean. Emakumeak emandako informazioaren arabera, bikotekideak jo egin zuen eztabaida baten ondoren, eta jarraian sexu-harremanak izatera behartu zuen.
Polizia-iturriek jakinarazi dutenez, emakumeak hainbat kolpe zituen, batez ere beso batean, eta mina zuela esaten zuen; Gurutzetako ospitalean artatu zuen auzitegiko mediko batek.
Atzo arrastian bertan aurkitu eta atxilotu zuen Ertzaintzako patruila batek ustezko erasotzailea. Gizonezkoa gaur, barikuan, eraman dute epaitegira.