Era berean, Bizkaia Zubiaren inguruko kaleetan, itsasadarraren bi aldeetan, trafikoa aldizka moztuko da. Areetan, 06:30etik aurrera, mozketa horiek Udaltzaingoak erregulatuko ditu. Tomas Olabarri eta Txurruka nasetan ere mozketak egongo dira, gutxi gorabehera 15:00etatik 19:30era arte, eta Eduardo Coste kalean, Gobelatik kale Nagusira arte, 15:00etatik 19:30era arte. Aipatutako mozketa horiek ez dute kalterik eragingo eremuko etxebizitzen garajeen sarrera eta irteeretan.
"Ola de crímenes"
"Ola de crímenes" Gracia Querejetak zuzendutako komedia bat da, bertan aktore hauek hartzen dute parte: Maribel Verdú, Raúl Arévalo, Antonio Resines, Paula Echevarría, Juana Acosta eta Raúl Peña, besteak beste.
Istorioa Bilbo Handian garatzen da, negozioen eta egoitzen inguruan, bertan bizi baita protagonista. Olabarri Jauregia, Botika Zaharreko pasealekua, Getxoko eta Portugaleteko kaleak eta Bilboko itsasadarra bera ere izango dira filmaren kanpoko eszenetako batzuk, baina Bizkaia Zubian, itsasadarraren alde biak lotzen dituen zubian, grabatuko da pasarte garrantzitsuena.