Amaia kaleko geraleku berriak 20 metro luze ditu eta zerbitzua emateko 3 edo 4 ibilgailu aparkatu ahal izango dira linean.
Taxien geraleku berria ezarri du Getxoko Udalak Areetako Amaia kaleko 29. zenbakian, anbulategiaren ondoan. Hala, Gobelaurre kalean zegoena kendu egingo dute, Getxoko Taxilarien Elkarteak hori eskatu ondoren.
Amaia kaleko geraleku berriak 20 metro luze ditu eta zerbitzua emateko 3 edo 4 ibilgailu aparkatu ahal izango dira linean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!