Wifi sare berriak 6.000 erabiltzaileren sarbidea bermatuko du, 21 konexio-puntutan banatuta; horri esker, aukera emango zaie Kirol Portuko erabiltzaile, turista eta bisitari guztiei interneten sartzeko hari gabeko sare baten bitartez.
Getxoko Kirol Portuak doako wifia eskaintzen du daborduko. Hilaren hasieran hasi zen zerbitzu hori eskaintzen; horren helburua da inguru horretan antolatzen diren jarduera eta ekitaldien berri ematea eta kai barruan dauden zerbitzuei eta enpresei buruzko informazioa eskaintzea, arduradunek azaldu dutenez.
Wifi sare berriak 6.000 erabiltzaileren sarbidea bermatuko du, 21 konexio-puntutan banatuta; horri esker, aukera emango zaie Kirol Portuko erabiltzaile, turista eta bisitari guztiei interneten sartzeko hari gabeko sare baten bitartez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!