Ekimena 2013an martxan jarri zuen Getxoko Udalak, Zurrumurruen kontrako Estrategiaren barruan, urtez urte atxikitzen ari diren herritarren eta gizarteen sarearen laguntzagaz. Estrategiak ZAS Zurrumurruen Aurkako Euskadiko Sarean hartzen du parte eta Estatuko eta Europako hainbat hirigaz batera lan egiten du.
Heziketa
Doako heziketa hiru orduko lau saiok osatuko dute, azaroko astelehenetan, Getxo Elkartegiant.
Azaroaren 6ko gaia "Inmigración, del estereotipo a la xenofobia" izango da, Xabier Aierdiren eskutik; hilaren 11koa "Teorías modernas de la raza y rumores, estereotipos negativos y prejuicios más extendidos", Andrea Ruiz Balzola eta Miguel Angel Navarrogaz; azaroaren 20koa "Diálogos transformadores, convertir las amenazas en oportunidades" Jordi Granégaz, eta azaroaren 27koa "Estrategia antiRumores y perspectiva de género", Maya Amranegaz.
Prestakuntzarako izen-ematea posta elektronikoaren bidez egin beharko dute pertsona interesatuek antirumores@getxo.eus helbidera joz, datuak eta lanpostua agertuz. Informazio gehiago: www.getxo.eus/antirumores.