Hala, 08:00etatik 18:00ak arte murriztuta dago zirkulazioa, eskola-autobusentzat (10:00etatik 16:00ak arte, baina, bidea itxita izango dute) eta kamioi handientzat (zamalanak) salbu; garajeetako sarbideak libre egongo dira uneoro, baita auzotarrentzat ere.
Hartara, Algortako erdigunetik ibiltzen diren Bizkaibuseko autobus lineatan eragina du neurri horrek; eta hori dela eta, Foru Aldundiak laster iragarriko die erabiltzaileei lanongatik autobusak nondik desbideratuko dituen eta non ipiniko dituen, kasu horretan, behin-behineko geraleku berriak.
Gainera, Algortako Merkatuko salgaien zamalanetan ere eragina izango dute obra horiek. Aipatutako denboraldian eta ordutegian, furgoneta eta kamioi txikiek merkatura iristeko Algorta etorbidetik (gasolindegi zaharraren parean) Satistegi kalea hartu beharko dute, ondoren etorbidean, Torrene eta Amezti kaleen artean, dagoen zamalanerako gunean sartzeko edo Torrene kalean sartzeko, justifikatuta badago. Kamioi handiak etorbidetik bertatik sartuko dira, aipatutako ordutegiaren barruan. Merkatu ondoan sarrera duen garajeko erabiltzaileak Torrenetik bertatik sartu edo irten ahal izango dira uneoro.
Udalak bestalde, plano batzuk banatu ditu inguruko denda eta tabernen artean, Algorta etorbidean egingo diren lanen eta horiek izango duten eraginaren berri emateko, zehatz-mehatz.