Ibon Iparragirre euskal preso politikoaren egoeraz ohartarazi dute haren senideek. Esan dutenez, pairatzen duen gaixotasuna dela eta, "amildegiaren ertzean" dago eta haren bizia "hari batetik zintzilik" dago. Hori dela eta, Iparragirreren egoera "tamalgarria" salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur epaitegien aurrean; Getxon 19:00etan deitu dute mobilizazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!