Udalaren Ekonomia Sustapenerako Arloak bultzatutako ekimena da hori, udalerriko enpresen artean lankidetzarako aukerak sortzea helburu duena. "Getxo ekosistema osasungarri bihurtu nahi dugu, eta horretarako, profesionalen, enpresen eta ekintzaileen laguntza behar dugu. Uste dugu elkarrekin amets hori egi bihur dezakegula, eta denon artean espazio bat sortu ahal dugula elkar ezagutzeko, hitz egiteko eta lankidetza proiektuak sortzeko", aipatu dute Getxolanetik.
Argibide gehiago eskuratzeko eta inskripzioak egiteko: Getxolan, tel.: 94 466 01 40 edo getxopro@getxo.eus