Isurketa batek urdinez tindatu zuen atzo Gobela ibaia

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 19a, 10:14

Urdin koloreak ezinegona sortu du auzokideen artean. © WWFBizkaia

Urdinez tindatuta agertu zen atzo Gobela ibaia, Neguri eta Itzubaltzeta/Romo inguruan. URA-Uraren Euskal Agentziak azaldu duenez, isurketa "bere kirol-instalazioak pintatzen ari den inguruko eskola batetik" dator. Joan den astean ere beste isurketa bat jazo zen ibai horretan. Izan ere, Jolaseta zubiaren ondoan kontaminazio fekalen arrastoak zeudela ohartarazi zuen duela egun batzuk Gobelak Kaltetutako Auzokideen Elkarteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun