Datorren zapatuan egingo dute XVIII. Indabada herri-jaialdia Algortan, hilaren 28an. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gaur bertan ipiniko dituzte bazkariko 450 txartelak salgai, Baster, Hator eta Salem tabernetan. Aldez aurretik erosiz gero, tiketa 8 euroan erosi ahal izango da, urriaren 22ra arte; ostera, egunean bertan erosiko dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Gainera, ohartarazi dutenez, aurten ez dute edalontzirik salduko, "bakoitzak etxean gordeta dituen jaietako edalontzietako bat ekar dezala".
2015 aza 02 Getxo
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!