Aurreko urteko arrakastaren ondoren, GetxoExpress "geratzeko" etorri dela iragarri dute antolatzaileek. Berriz ere, parte hartzaileen mugak gainditu eta Andrés Isasiko areto nagusia ia guztiz beteta egon zen, 200 ikusle. Parte hartu zuten taldeek bariku arrastian jaso zuten gaia: Jatorria. Ordutik aurrera, taldeek 42 ordu izan zituzten film laburrak pentsatu, grabatu eta ekoizteko.
Epaimahaia
Epaimahaiek (Itziar Ituño, Borja Crespo eta Begoña Vicario) aurtengo irabazleak aukeratu dituzte.
Sariak
- Lehenengo saria (1000 euro) - "Lume", UGS Express taldearena.
- Bigarren saria (800 euro) - "Los desamparados", Los Cinco taldearena.
- Ikusleen saria (300 euros) - "Paseo darwinista", Sukolegas taldearena.
- Getxotar batek egindako (GetxoTurismo kutxa eta Konstructor kamera) - "El nacimiento de una nación", Klarakoles taldearena.
- Autocine saria (Getxoko Autocine-an film laburraren proiekzioa) - "Paseo darwinista", Sukolegas taldearena.