2014an Eusko Jaurlaritzan jasotako datuen arabera, kulturari zein sormenari lotutako euskal ekosistema 14.000 erakundek baino gehiagok osatzen dute, 71.000 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan bertan eta BPGren %3 eta %6 arteko ekarpena da.
Egitaraua
Jardunaldiaren hasierako hitzaldia Andrés Gribnicowek eskaini du, hots, Argentinako Kultura eta Sormenaren Ministerioko idazkariak. Topaketan honako hauek ere hartu dute parte: Koldo Iturbe Getxoko Udaleko Kultura zinegotziak eta Roberto Gómez de la Iglesia Karraskan elkarteko presidenteak.
Goizean, mahai-inguru bat egin da industria kultural eta sortzaileei lotutako politika publikoak eztabaidatzeko. Bertan parte hartzaile hauek ere izan dira: María Camino Barnecilla, Nafarroako Gobernuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Saileko burua; José Rica, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Saileko teknikaria, eta Pau Rusell, Valentziako Unibertsitateko Ecocult Ikerkuntza Unitateko koordinatzailea. Jardunaldian zehar Kultursistema tresna berria aurkeztu da, ekosistema kulturalak eta sortzaileak interpretatzeko, eta bereziki antzemateko eta mesede egiteko aniztasuna, sektoreen edo tipologien arteko elkargunean dauden eragileak barne.
Karraskan elkarteak antolatutako III. jardunaldia kultura- nahiz sormen-sektoreetako profesionalei eta administrazio publikoetako arduradun politiko zein teknikoei zuzenduta dago, baita industria kultural eta sortzaileen ekosistemaren garapen jasangarrian interesa duten eragile guztiei ere.