Aldaketak egin dituzte TAOko makina automatikoetan

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 31a, 13:48
© GETXOKO UDALA

Getxoko araututako aparkatze-zerbitzuaren (TAO) emakida duen EYSA enpresak makina automatikoetako hainbat elementu eguneratu eta hobetu ditu, baita zerbitzua kudeatzeko softwarearenak ere. Hala, kreditu- eta zordunketa-txartelakaz egindako ordainketak denbora errealean gauzatuko dira, iruzurrak ekiditeko asmoz. Contactless sistema ere ezarriko da; banku-sistema horren bitartez kreditu- eta zordunketa-txartelakaz ordaindu daiteke txartela makinara hurbiltze hutsagaz, hura sartu barik.

Aurreordainketako txartelak ere aldaketak izango ditu. Hasiera batean, ordainketa birtualagatik ordeztu dira, eta oraingo saldoa mantenduko dute. Enpresa harremanetan jartzen ari da erabiltzaileakaz, jarraitu beharreko prozedura jakinarazteko guran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun