Txirrindulari bi zauritu dira gaur Getxon, Makaletako etorbideko bidegorrian elkarren aurka talka egin ondoren. Ezbeharra eguerdiko 13:00ak aldera jazo dela jakinarazi du Getxoko Udalak, eta horren ondorioz, txirrindulari biak Gurutzeta ospitalera eraman behar izan dituzte. Horietako baten larritasun-egoera dela eta, anbulantziaz gain, helikoptero bat bertaratu behar izan da. Zauritutakoak bi gizon dira, 55 eta 34 urtekoak. Biak larri zauritu dira, baina horietako baten egoera "oso larria" dela jakinarazi dute udal-iturriek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!