Pertsona bat hil da gaur goizean Areetako metro-geltokian

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 7a, 16:38

Emakumezko bat hil da gaur Areetako metro-geltokian, trenak harrapatuta. Ezbeharra 10:45ak aldera jazo da; horren nondik norakoak argitzeke daude oraindino.

Ezbehar horren ondorioz, atzerapenak izan dira Areetan trenek trenbide bakarretik ibili behar izan dutelako. 12:00ak aldera berreskuratu du metroak ohiko martxa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun