Eguneko Arreta Zerbitzua martxan ipini dute Getxon

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 8a, 12:17

Pertsona nagusientzako Eguneko Arreta Zerbitzua jarri du martxan Getxoko Udalak Jesusen Bihotzaren udal-egoitzan. Zerbitzua 1go maila mendekotasun egoeran (Foru Aldundiak egiaztatuta) dauden 65 urteko edo gehiagoko pertsonentzakoa da, eta zaharren  udal-egoitzan eskainiko da, 11:15etik 14:45era. Gainera, gura dutenek erresidentzian bertan geratu ahal izango dira bazkaltzen.

Zerbitzuaren kostua udal-egoitzaren Egote eta Arreta Tasaren zerga arautegiaren araberakoa izango da, eta hori zehazten denean, erabiltzaileek ordainduko dute. Zerbitzua bateragarria da Telelaguntza zerbitzuagaz eta familia inguruan zaintzeko, laguntza pertsonalerako eta pertsona nagusientzako diru-laguntzen zerbitzuagaz.

Pertsona interesatuek udalerrian erroldatuta egon beharko dute eta eskaera dagokien Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu beharko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun