Askotariko ekintzak egongo dira aukeran azaroan Ingurumen Aretoan

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 8a, 14:06

Ingurumen Aretoa, kanpotik. © ORTZADAR

Azaroan bete-betean sartuta gaudela, hilabeteko egitarau berria prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira bertan. Saio denak doakoak izango dira.

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Egitaraua:

Azaroak 11, zapatua

  • 10:00-14:00 Belar usaintsuen destilazioa eta kolonia tailerra. Beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.

Azaroak 12, domeka

  • 10:00-14:00 Geocaching, adin denentzat.

Azaroak 18, zapatua

  • 10:00-14:00 Eskulana: altxorraren kutxa. 6tik 15 urtera bitarteko neska-mutilentzako.

Azaroak 19, domeka

  • 10:00-14:00 Altxorraren bila, adin denentzat.

Azaroak 25-26

  • 10:00-14:00 "Donde rompen las olas" aldi baterako erakusketaren inaugurazioa.
  • 10:00-14:00 Argazki Rallya: hiriko zuhaiztia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun