Martin Deunaren jaiak, hastear

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 10a, 16:36

Euritik babesteko karpa jarri dute aurten ere Iturgitxiko plazan. © HEZETASUNA JAI BATZORDEA

Azaroan bete-betean murgildu gara, eta ohiturari jarraituz, Martin Deunaren omenezko jaiak ospatuko dituzte Algortako Hezetasuna auzoko kideek. Hilaren 10etik 12ra bitarteko festak izango dira, beren-beregi; hala, hiru egun horietan hamaika aukera izango dituzte auzokoek zein inguruko lagunek. Gainera, aurton ere, egunotan dabilen euritetik eta hotzetik babesteko karpa eta txosna bana ipiniko dituzte Iturgitxiko parkean. Bertan egingo dituzte festen gaueko ekintzak, kontzertuak eta zapatuko herri-bazkaria.

Egitaraua:

Azaroak 10, barikua

  • 17.00: txupina
  • 17.00-18.00 "Bat, Bi, Hiru, Festa" pailazoak
  • 18.00-19.00: buruhandiak eta txistularien kalejira
  • 18.00-20.00: puzgarriak
  • 17.00-20.00: pilota partidak ikastolan
  • 20:00: Zozoak abesbatzaren kontzertua San Martin elizan
  • 20.30-2.00: kontzertuak: Bochornorama (Gigatron) eta Urrats Erromeria

Azaroak 11, zapatua

  • 9.30: diana
  • 10:30: kalejira txistulariekin.
  • 10.30-12.30: umeentzako marrazki lehiaketa
  • 10.30-13.00: puzgarriak eta umeentzako tailerrak
  • 11.00-13.00: igel-toka eta tiragoma txapelketak
  • 15.00-17.00: herri-bazkaria
  • 17.00-18.00: marrazki lehiaketaren sari banaketa
  • 18.00-19.00: fandango eta arin-arin txapelketa San Nikolas ikastolan
  • 19.00-20.00: XXVIII Juanjo G. Mendibil aurreskulari txapelketa ikastolan
  • 20.30-2.00: Kontzertuak: Hijos de tu iglesia y Josetxu Piperrak

Azaroak 12, domeka

  • 9.30: diana
  • 10.00-12.00: XXXIX lapikoko lehiaketaren izen-ematea
  • 10.00-13.00: XLIX Villamonteko krossa
  • 11.00-14.00: puzgarriak
  • 11.00-14.00: artisautza azoka
  • 11.00-14.00: graffity erakustaldia eta tronpalaria
  • 12.00-14.00: lapikoen aurkeztea
  • 17.00: lapikoko lehiaketaern sari banaketa
  • 17.00-19.00: guraso eta seme-alabentzako ginkana eta herri kirolak
  • 19.00-20.00: txokolatada
  • 20.30-21.30: txerriaren erreketa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun