Atxiloketa 07:10ak aldera egin zen, Andra Mari auzoan jarritako prebentziozko kontrol batean. Ordu horretan, gidari bat kontrolerako ezarritako gunetik zihoan eta, eskuko telefonoa erabiltzen ari zenez, despistatu eta zirkulazioa gidatzeko zegoen poliziaren autoaren kontra talka egin zuen, udal-iturrien arabera.
Udaltzainek 22 urteko emakumezkoari edari alkoholikoen eraginpean zegoenaren seinaleak atzeman zioten. Hala, alkoholemia-proba egiterakoan 0,59mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino bi aldiz gehiago.
Gainera, autoaren gidariaren dokumentazioa begiratzerakoan, gidabaimena epaile batek aginduta kenduta zeukala baieztatu zuten. Hori dela bide, segurtasunaren aurkako beste delitu bat egotzi zioten.