Getxo Meeting topaketen saio berezia egingo dute bihar

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 15a, 11:25
Topaketa Getxo Elkartegian izango da. © GETXOKO UDALA

Bihar, eguenean, Getxo Meeting topaketen saio berezia egingo dute Getxo Elkartegia eraikinean, Areetan. Bertan honako gaia jorratuko dute: "Nire negoziorako ideiak: eramateko 10 ideia".

Topaketa Getxolan-en egingo dute, Getxo Elkartegia eraikinean, 12:00etatik 14:00ak arte. Oraingoan asmaketa saio bat egingo dute eta helburua izango da parte hartzaileek proposamen irudimentsuak sortzea etxera eramateko eta laster martxan jartzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun