Bizilagunak egitasmoko bazkarietan 175 lagunek parte hartu dute

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 15a, 12:55

Bazkarietako bat. © GETXOKO UDALA

Joan den domekan, hilaren 12an, 175 lagunek parte hartu zuten Getxon egindako bertoko eta jatorri atzerriko familien arteko bazkarietan, Bizilagunak-Aldameneko Familia ekimenaren barruan. Horren helburua izan da elkar ezagutzea eta bakoitzaren errealitate desberdinei buruz berba egitea, hauen arteko hurbilketa eta ezagutza ahalbideratuz.

Oraingoan 48 familiek hartu dute parte, bertokoakaz batera, besteak beste, Guatemala, Peru, Nikaragua, Paraguay, Kolonbia, Ekuador, Bolibia, Honduras, Uruguai, Kuba, Venezuela, El Salvador, Filipinak, Italia, Sahara, Algeria eta Errumaniakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun