Llorente eta Vilallonga hockey-jokalarien talentua aztertuko dute Espainian

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 19a, 10:44

Gabriel Llorente eta Juan Bosco Vilallonga Jolasetako belar-hockey taldeko jokalariek parte hartuko dute Espainiako 13 urtez azpiko mailaren kirol-teknifikaziorako bosgarren eta azken elkarretaratzean.

Ekimena Espainiako Belar-hockey Federazioak antolatuko du, abenduaren 5etik 8ra bitartean, Madrilgo Blume errendimendu handiko zentroan. Denera, Estatu espainoleko “24 jokalari onenak” deitu dituzte, getxoztar biak tartean, Jolaseta errege-klubak zabaldu duenez. Elkarretaratzean, Borja Movellan-ek, 16 urtez azpiko Espainiako selekzioaren hautatzaileak, hainbat jarduera ipiniko die, hala nola jokalarien ikasketak handitzeko bilera-teknikoak, proba fisikoaren garapena eta entrenamendu espezifikoak.

Aurretik, lau fase gainditu dituzte Llorentek eta Vilallongak. Izan ere, kirol-teknifikaziorako programari Talentuak Detektatzeko Espainiako Plana ere esaten diote.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun