Arduradunek azaldu dutenez, erakusketak udalerriaren aniztasuna goraipatzen du, jatorri atzerriko auzokideen istorioen bitartez, XXI. mendean Getxoren ezaugarria diren migrazio prozesuetara hurbiltzeko aukera izanda.
Istorio horietatik 18 aukeratu dituzte Caorsik eta Ruben A.Arribasek "Bigarren Begiradak" liburua idazteko. Hori eta Bilbon lekutu diren beste 18 pertsonen istorioakaz egindako beste liburu bat aurkeztuko dituzte Bilbon, datorren abenduaren 18an, Etorkinen Nazioarteko Eguna dela eta.
Laura Caorsiren lana bere kazeta-blogean, "Un puerto que cambia" izenekoan, ere dago irakurgai.
Liburutegian Topaleku
Liburutegiak Topaleku programak udalerrian dauden eta elkarbizitzan diharduten kultura eta jatorri guztietako pertsonen topagunea eta bizikidetza espazio gisa sustatzen du, berdintasuna, tolerantzia eta aniztasuna bultzatuz. Aurtengo edizioan, erakusketagaz batera, Getxok honakoak zabaldu ditu: "Horren urrun, horren urbil: Migrazioak eta errefugioa" zine-gida (Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeagaz elkarlanean), "Bizikidetzarako ipuinak" irakur-gida (Matiz elkarteagaz), eta "Aniztasunerako Komikiak" (Unesco Etxeagaz).