Katalogoaren 19. edizioa da aurtengoa, eta urtero bezala, gurasoek eta eskolakoek kontuan hartu dezaketen jostailuei, liburuei, musikari edo bideoei buruzko aipamenak ditu.
Udalak 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteen 7.500 familiei bidali die eskutitz baten bitartez katalogoaren berri, baita ekimenagaz kolaboratzen duten eta produktuak dituzten 12 liburu-dendaren zerrenda ere. Aurten, Udalak 2.000 orri-markatzaile banatuko ditu udal-liburutegietara joaten diren haurren eta gazteen artean.
Urte osoan bizirik eta eguneratuta dagoen bertsio digitalak (www.katalogoa.eus), elkarrizketak, berritasunak, iritziak eta egungo albisteak ere eskaintzen ditu. Gainera, aldian-aldian argitaratzen diren nobedadeen erreferentziak jasotzen dituen buletin elektronikora harpidetzeko formularioa eskaintzen du.