Azaroaren 25a Uribe Kostan

Indarkeria matxistaren aurkako astea, martxan

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 23a, 15:30
Eraso sexisten kontrako elkarretaratzea egin ohi da Algortako Telletxe plazan.

Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a; horren harira hainbat jarduera antolatuko dituzte egunotan Getxoko Udalak eta udalerriko eragile feministek. Gainera, balioen aldaketaren aldeko hiru minutuko sentsibilizazio-bideo bat zabaltzen ari da Udala, "emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta indarkeriarik gabeko bizitza sustatzeko". Bideoa Algortako eta Areetako metro geltokien ondoko totem banatan ikusi ahal izango da, hilaren 27ra arte.

Modu berean, "Emakumeenganako indarkeriari ez" mezua duten pankartak, kartelak eta biniloak egongo dira banatuta udalerriko hainbat lekutan. Modu berean, indarkeria matxistaren kontrako jarrera agertzeko, Fadura GLHBI institutuko ikasleek ekimen berezia egingo dute ikastetxean goizeko 10:50ean. Arrastian, 19:30ean, Gizatiar emakumeen elkarteak elkarretaratzea egingo du, Bizkaia Zubia plazan dagoen puntu lilan. Bestalde, Itzubaltzeta/Romoko Itzubaltzeta Emakumeon Asanbladak manifestazioa antolatu du, zapatuan, hilaren 25ean, 13:00etan, Santa Eugenia plazatik abiatuta. Ostera, Algortako mugimendu feministak elkarretaratzea egingo du Telletxe plazan, 19:30etik aurrera.

Ekitaldiak:

Azaroak 24, barikua

  • 10:50 Ekimena Algortako Fadura institutuan.
  • 19:30 Kontzentrazioa, Bizkaia Zubia plazan.

Azaroak 25, zapatua

  • 13:00 Manifestazioa, Santa Eugenia plazatik abiatuta.
  • 19:30 Elkarretaratzea Telletxe plazan.

Azaroak 26, domeka

  • 18:00 Volar pelikularen proiekzioa, Andres Isasi musika-eskolan; sarrera doan.
  • 13:00 "Txikitxu, sinesten dizugu! Erasotzaileak kanpora!" agerraldia San Nikolas plazan.

Abenduak 1, barikua

  • 18:00 Sex o no sex antzezlana, Andres Isasi musika-eskolan. Sarrera 5 euroan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun