Gizon bat atxilotu dute Getxon, genero-indarkeriaren delitu bat egotzita

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 27a, 16:37

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen zapatuan, azaroaren 25ean, bere bikotekidearen kontra botila bategaz eraso egitea egotzita, udal-iturriek jakinarazi dutenez.

Atxiloketa 19:00ak aldera izan zen. Une horretan, zerbitzuz-kanpo zegoen udaltzain batek ikusi zuen nola gizon batek bere emaztea jo zuen. Antza, gizonak botila bategaz jo zuen emaztea eta eragindako zauriak sendatzeko Urdulizko ospitalera eraman behar izan zuten. Biktimak, 48 urtekoak, ez zuen salaketarik jarri nahi izan ospitaletik atera zenean.

Erasotzailea genero-indarkeriaren delitu bat egotzita atxilotu zuten eta epailearen esku utzi zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun