Getxoko Ormatza inguruan 116 BOE eraiki gura dituzte

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 29a, 11:28

Ormatza inguruan eraikiko dituzte etxebizitza horiek denak. © GETXOKO UDALA

Getxoko Gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) eta PPk akordioa lortu dute babestutako 116 etxebizitza bultzatzeko. Horiek denak Ormatza inguruan eraikiko dira, Geroa ikastola eta Europa ikastetxearen ondoan.

Lortutako akordio horregaz, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) xedapen-aldaketa jakin bat egin gura dute alde biek. Horren helburua da bertoko eraikigarritasuna handitzea hori dena erabiltzeko etxebizitza babestuak eraikitzeko, planteamenduak jasotzen zuen etxebizitza libreez gain. Aldaketa hori gaur, eguaztenean, aurkeztuko da Osoko Bilkuran onar dadin.  

Akordioak eraikigarritasuna (beraz, etxebizitzen kopurua) handitzeko aukera emango du, 23.806 metro koadrotik 30.749 metro koadrotara pasatuz. Udal-iturriek azaldu dutenez, hazkunde hori "guztiz zuzenduta dago etxebizitza babestuak egiteko"; gainera, 5.000 metro koadroko hiri-parke bat egitea aurreikusita dago.

HAPOren aldaketa horren eraginez, 116 BOE etxebizitza (69 babes orokorrak eta 47 tasatuak) eta 147 etxebizitza libre eraikitzea ahalbidetuko da. Gainera, orube bat egongo da hirugarren sektoreko jardueretarako, "bizi-erabilera jarduera ekonomikoarekin elkartzea erraztuko duena, eremu horretan enplegu berria sustatuz", arduradunek azaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun