Arrastiko 18:00etan hasiko dute ekimena, Algortako San Nikolas plazan. Ordu horretan, informazio gunea abiatu eta propaganda banatuko dute plazan bertan. Ondoren, 19:00etan, kafe-tertulia egingo dute bertan, "Zaintza lanik gabe ez dago bizitzerik. Nork egiten ditu eta zein baldintzetan?" goiburuaren pean. Bertan parte hartuko dute Bilgune Feministako kide batek, etxeko langile batek, nagusien etxeko langile batek, etxez etxeko laguntza zerbitzuko langile batek eta adingabeak zaintzeko langile batek.