Hala ere, jakinarazi dute etxez etxeko batze-sistema ipini ahal izango dela hala gura duten auzuneetan. Hondakinen batzea atezainen bidez eta kaleko edukiontziak kentzeko zerbitzuaz arduratzen diren enpresa bidez koordinatuko da, gaikako batzea areagotzeko, besteak beste. Neurri hori aztertu egingo da, beste jabekideen erkidego batzuetara zabaltzeko, horiek hala eskatuko balute, eta zerbitzu hori ematea bideragarria den jakiteko.
Neguri eta Zugatzarte inguruetan 40 irla ipiniko dituzte. Horietan, honako edukiontzi hauek egongo dira: 53 errefusarentzat, 42 papera eta kartoiarentzat eta beste 41 ontzientzat. Ostera, organikoa batzeko edukiontzi marroia daborduko eskaria dagoen lekuetan kokatu dute, eta apurka-apurka irletan egokituko dute. Hala, udalerrian, 464 irla egongo dira eta 2.341 edukiontzi ipiniko dira, denera.