Gizarte Zerbitzuen hitzarmen berria sinatu dute Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 30a, 16:13

Hitzarmena sinatu dute Imanol Landa Getxoko alkateak eta Anabel Landa Berangoko alkate eta Mankomunitateko presidenteak. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak administrazio-hitzarmena sinatu dute. Lau urteko iraupena izango du horrek, eta lan egiteko modu berria arautuko du, Mankomunitatea osatzen duten udalerriakaz elkarlanean.

Alde batetik, bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua eskaintzen dute. Hori Sortarazi elkartearen bitartez eskaintzen da, eta 20 bat erabiltzaile zaintzen ditu hilean. Bestetik, gaueko harrera-zerbitzua ere eskaintzen dute, 19 erabiltzailerentzat. Gainera, tutoretzapeko etxebizitzen zerbitzua ere badago, 13 leku dituena, baztertzeko arriskuan daudenentzako.

Aurreikusita dago eguneko arreta-zerbitzuaren eta gaueko harrera-zerbitzuaren egiturak Getxon lekutzea, nahiz eta azken hori orain Berangon egon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun