Ustezko erasotzailea emakumearen kontrako indarkeriaren delitu bategatik atxilotu zuten udaltzainek eta epailearen esku utzi zuten.
Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, eguenean, bere bikotekideari eraso egitea leporatuta. Jazoera 16:30ean izan zen; une horretan, udaltzainek biktimaren deia jaso zuten egoeraren berri emateko. Polizia-iturriek azaldu dutenez, bikotekideen arteko eztabaida baten ondoren, gizonak emakumea jo zuen azken hori etxetik ihes egiten saiatzen ari zenean. Ondoren, emakumeak etxetik alde egin eta atarian itxaron zituen udaltzainak. Horiek Gurutzeta ospitalera eraman zuten, artatua izateko.
Ustezko erasotzailea emakumearen kontrako indarkeriaren delitu bategatik atxilotu zuten udaltzainek eta epailearen esku utzi zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!