Udalak 2017. urteari dagokion kanona ordainduko du (urte naturala amaitzeko falta den denborari dagokion parte proportzionala, esleipen akordioan zehaztuko dena). Esleipendunak azken 25 urtez izan du eraikinaren emakida, Getxoko udalerriaren sinboloa dena; haize-errotaren barrukoa erakusketa aretoa izaten da.
Eraikinak solairu bi ditu: 266,06 metro koadro erabilgarriko erdi-sotoa, eta 370,53 metro kuadro erabilgarriko beheko solairua, eta bertan daude jatetxea, taberna-kafetegia eta kanpoaldera ematen duen terraza. Dorreak 77 metro koadro ditu.