Gorka Gamboa sukaldariak nabarmendu duenez, "finalera heldu diren pintxo guztien maila oso altua izan dela eta beraz une honetan gutxi erabiltzen diren osagaiak, detaileak..horiexek hartu behar direla kontuan. Maila ikaragarria ikusi dut". "Txitxingorri" pintxo irabazleak osagai ugari ditu, azenarioa, piper berdea, porrua, ura, oilaskoa, ardo beltza, olioa, patata morea eta esnea.
Aipatutako sariaz gain, barra onenaren aipamen berezia Burdinola tabernarentzat izan da (Udalaren lamina bat), Gilda (pintxo tradizional) hoberenarena Borda erretegiarentzat (Iratxe Bilbaok egindako zeramika lan bat), eta euskararen erabilera hoberenarena Hator tabernarentzat (Luix Artolaren eskultura bat).
Osagai sekretuaren eta testuen lehiaketa
Guztira 515 whatsapp jaso dira. Horietatik 65 osagarrien testuakaz, eta gainontzekoak osagai sekretua argitzen.
Testu irabazleak hurrengoak izan dira Gaizka Garmendiarena: "Gazta eta txipiroi tenpura, beste bat jango nuke gustura!", Puente tabernan botatakoa; eta Asier Lópezena, "Tapioka perlak, Yin eta Yang, baina nik soilik nahi dute pintxo hau jan", Nikkou tabernakoa. Fredi Paia bertsolari getxoztarrak bi testuei buruzko bertsoa kantatu du gaurko ekitaldian.