Istripua lorategian izan da, horren zorua baita garajearen sabaia. Ezbeharrean ez da inor zauritu; hala ere, suhiltzaileek eraikin osoa hustea aholkatu dute, horren egitura zelan dagoen aztertu arte.
Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Gurutze Gorria bertaratu dira. Getxoko Udalak, Bizkaiko Gurutze Gorriaren laguntzagaz, ondoko hotel batera eraman ditu auzokide denak, eta han eman dute gaua.
Goizean teknikariak joango dira eraikina ikuskatzera, eta arazorik ez egon ezean, euren etxeetara bueltatu ahal izango dira 17 auzokideak.