Laguntza horiekaz ohiko etxebizitzako jabe erkidegoaren 2016ko urtarriletik abendura arteko kuotaren gastuak lagunduko dira ordaintzen. Eman beharreko zenbatekoa 2016. urteari dagokion etxebizitzako katastro balioaren %1,25ean kalkulatu da, eta ordainketa bakarrean egingo da. Gehienez, 500 euro emango dira.
Diru-laguntza jasotzeko familia unitatearen urteko diru sarrera guztiak, 2015ean, 22.932 euro eta 30.576 euroren artekoak izan behar ziren, familia unitateko kide kopuruaren (1etik 6 edo gehiagoren artean) arabera.