Aurten kale-argiztapena bestelako kale batzuetara hedatu da. Zerbitzu hori esleitzeko Hirigintza Sailak prozedura irekia egin du eta helburua izan da: "instalazio homogeneoa, antolatua eta arautegiarekin bat egiten duena egitea, segurtasunean hobekuntzak ezarriz". Horrela, Udala harremanetan jarri da 64 jabeen elkargogaz baimena eskatzeko ainguraketak etxeen fatxadetan ipintzeko. Horietatik denetatik 48k eman dute baiezkoa.
14 jabeen elkargok ezezko erantzuna eman dutela eta, hainbat puntutan beharrezkoa izan da metalezko zutabeak jartzea; eta horrek ekonomikoki eta estetikoki ezinbesteko eragina izango du udalerrian, baita oinezkoen ibilbideetan ere.
Dekorazioa
Udalak 8.370 metro luzeko argi-hari edo girlanda LED (10,8 Kw.) jarri ditu, batez ere zuhaitzen gainean, eta 65 argi-apaingarri LED (9,3 kW) honako kale hauetako hainbat lekutan: Eduardo Coste, Areetako Etorbidea, Nagusia, Mesedeetakoa, Andres Larrazabal, Paulino Mendibil, Ibaiondo, Santa Eugenia, Arriluze–Zugazarte, Basagoiti, Amezti, Euskalherria, Torrene, J.B. Zabala, Algortako Etorbidea, Telletxe, eta Villaondoeta-Salsidu; parkeetan, plazetan (Santa Ana, Bizkaiko Zubia, San Inazio, Algortako geltokian, Manuel Gainza, Bidezabal) eta udalerriko sarbideetan: Artaza biribilgunea, Euskalerria eta Bidezabal-Sarrikobaso.
Era berean, esleipendun enpresak aurkeztutako hobekuntzek hainbat kaletan instalazio berriak ipintzea ahalbidetu du, besteak beste Kresaltxun, Neguri Etorbidean, Aldapan… baita hiru Gabonetako zuhaitz Olentzeroren harrerak egingo diren guneetan ere.
Argiak pizteko ordutegia hurrengoa izango da: 07:00etatik 08:30era arte, eta 17:30etik 23:00ak arte domekatik eguenera, eta 17:30etik 01:00a arte bariku eta zapatu gauetan, baita jaiegun bezperetako gauetan ere.