Ikerketa prestatzeko epea bost hilabetekoa da, kontratua formalizatzen denetik. Lan horren bitartez, ezagutu gura da zein den udalerrian hutsik dauden etxebizitzen benetako egoera eta zer ezaugarri dauzkaten, errolda bat sortzeko (zenbakia, kokapena etab. adierazita). Gainera, udal-iturriek azaldu dutenez, informazioa egunean mantentzeko parametroak ezarri gura dira, balizko agertoki eta jarduketa-hipotesiak diseinatzeko. Horretaz gain, azterketak helburu du identifikatzea zein neurri hartu daitezkeen hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko.
Azterketan, besteak beste, etxebizitzen egungo eta benetako egoerari buruzko mapa edo plano bat eta material grafikoa sortuko dira (kokapena adierazita).
Diagnostiko horri esker, hutsik dauden etxebizitzak erabiltzeko politikak eta estrategiak diseinatu ahal izango dira, benetako datuetatik abiatuta eta informazio kualitatibo oso garrantzitsua eskura izanda.